Ikastaroaren edukia

  • 1. erronka. BABESTU ZAITEZ!!!

    Aholkulari espezializatuen talde bat zarete, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalekoak (INSST, Instituto Nacional de Seguridad y Salud en el Trabajo). Tartanga institutuko zuzendaritak laguntza eskatu dizuete kimika- eta mikrobiologia-laborategietako segurtasunari buruzko eskuliburu bat diseinatzeko, haren plano bat jasoko duena; horrez gain, prestakuntza-ikastaro bat diseinatu duzue laborategi horretako langile berrientzat.

  • Laginak hartu, kutsatzaileak topatu!

    LA FORMACIÓN REGLADA EN EMERGENCIAS – IES Leonardo Da Vinci

    Bizkaian ingurumen osasunaren inguruko kongresu bat antolatu da BECen eta parte hartzeko gonbidapena luzatu digute 1QSAko ikasleei. Antolatzaileek, kongresua bi arlo nagusitan banatua egongo dela helarazi digute, alde batetik uraren osasun eta kutsatzaile nagusiak jorratuko dira eta bestetik, barne- eta kanpo-ingurumenen kalitatea landuko da. Hau kontutan izanda, BI POSTER ZIENTIFIKO aurkeztea proposatu digute, bat ur-laginetan aztertutako kutsatzaileen emaitzak aurkezten dituena eta beste bat ingurumenaren kalitatea baloratzeko beste parametro batzuen emaitzak jasotzen dituena. Ze parametro dira garrantzitsuak ingurumenaren osasuna neurtzeko? Ze erraminta erabiliko ditugu parametro horiek neurtzeko? Zelakoa da poster zientifiko bat? Jantzi ezazue amantala eta goazen lanera!!