Retos 1QSA
Diagrama de temas
-
Aholkulari espezializatuen talde bat zarete, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalekoak (INSST, Instituto Nacional de Seguridad y Salud en el Trabajo). Tartanga institutuko zuzendaritak laguntza eskatu dizuete kimika- eta mikrobiologia-laborategietako segurtasunari buruzko eskuliburu bat diseinatzeko, haren plano bat jasoko duena; horrez gain, inspekzio bat egin beharko duzue, laborategia egoera onean dagoela bermatzeko.
-
Larrialdi egoera eraikuntza obra batean!!!
Makinen bibrazioak berun-iragazketa bat eragin du ur-hornidura sarean.
Eraikuntza-obra batean, makina astunak etengabe erabiltzeak bibrazio biziak eragin ditu, eta horiek hodi bat hautsi dute, beruna uretan eta lurrean iragaztea eraginez. Egoera horrek kezka eragin du, filtratutako beruna ur-hornidurara iritsi baita, eta hornidura-sarearen bidez gertuko biztanleei eragin die.
-
Bizkaian ingurumenarekin erlazionatutako kongresu bat antolatu dute eta QSAko ikasleak parte hartzera gonbidatu gaituzte. Kongresuko antolatzaileek HIRU POSTER ZIENTIFIKO aurkeztea proposatu digute: lehenengoa ur-laginen emaitzak aurkeztuz, bigarrena gure inguruko espezie inbaditzaileen ingurukoa eta azkenik, kanpo eta barne-ingurumenaren kalitatea bermatzen dizkiguten emaitzekin.
Zer aurkeztu dezakegu? Ingurumenarentzat garrantzitsuak izan daitezkeen zein datu aurkeztu ditzazkegu? Goazen pentsatzera!!